Jarduera
Burgoseko Adierazpen Geografiko Babestua duten sustraiak, erraboilak eta udazkeneko fruituak

Raúl Sedanok hiru platerez osatutako menua prestatuko du –baita ezustekoren bat ere–, Burgoseko Adierazpen Geografiko Babestua duten eta Burgoseko udazkenean landuak eta bilduak izan diren produktuetan oinarritutakoa. Hala nola odolkia, Burgoseko gazta, Gaztela eta Leongo esneko arkumea eta Caderechaseko sagarra.
Nortasunez, tradizioz eta abangoardiaz prestatutako platerak, produktuaren urtarokotasuna eta 0 km-ko kontsumoa errespetatuz eta tokiko ekoizle txikiekin lan eginez.
Arlanza Jatorri-deiturako lau ardorekin uztartuko da menua. Jatorri-deitura horretako ekoizleetako bat ere egongo da: Andrés Septién, Bodegas Septién upategietakoa, poemetan inspiratutako bi ardo aurkezten.
