Hitzaldia
Transhumantzia eta jasangarritasuna

Jasangarritasun hitzaren atzean sukaldaritza-kultura tradizionalean beti presente egon den kontzeptu bat dago. Kontzeptu sinple bat, lehengaiarekiko errespetuaz, berrerabileraz eta elikagaiak ez alferrik galtzeaz hitz egiten du.
Laurogeigarren hamarraldiak eta aldi historiko horretan lortutako ongizateak oinarrizko biziraupen-arauak alde batera uztera eraman gaituzte eta, horrela, kontsumo masibo batera eta baliabideen ustiakuntza neurrigabe batera. Horrek kalte izugarriak eragin ditu, bi hamarralditan, horren denbora-tarte laburrean.
Asmoa da gutxi geneukan eta gutxi hori ahalik eta ondoen baloratzen genuen garaietara itzultzea; sasoi hartan, jasangarriagoak ginen gure elikadura-hautaketetan, eta inpaktu askoz arinagoa eragiten genuen gure itsasoetan eta lurretan.
