Hitzaldia
Ke-sukaldeak, nerbio-sistema gisa

Nerbio-sistemak sinergia mantentzen eta gure gorputzeko ekintza motoreak koordinatzen laguntzen duen bezala, horrelaxe funtzionatzen dute ke-sukaldeek ere, Oaxacako herrietan ondotxo dakiten bezala.
Sua su-egurrarekin hastea, ontzia berotzen hasi dadin, non beste elementu asko izango diren lehenengo estimulu horren hartzaileak: tortilla bat, aldi berean balio izango duena jaki edo osagarri gisa; jitomateak (tomateak, mexikarren hizkeran), saltsaren baten oinarri izango direnak; eta txileak, prozesu hori guztia sentitzera behartzen gaituztenak.
Barriosek horren bizitasuna, esanahia eta testigantza esploratzen ditu lan-sistema eta -kultura horri guztiari zentzua ematen dioten Oaxacako herri eta etxeetan.
