Hitzaldia
Bazterkinen itsas sukaldaritza

Sergio Ortiz de Zaratek bere jatetxean proposatzen dituen menu guztiak arrainetan, itsaskietan, algetan edo itsasoko beste edozein produktutan oinarrituta daude. Hala ere, Sergio eta bere lantaldea gero eta gehiago ari dira itsasoko azpiproduktuak erabiltzen (hala nola bihotzak, gibelak, ezkatak, azalak, maskuriak, hegatsak...). Ekin dioten bide horri buruz hitz egingo digu Gastronomikan.
