Hitzaldia
Goe gehiago: hartzidura, etorkizun gozo baterako
Babeslea Basque Culinary Center

Goe-Gastronomy Open Ecosystem Basque Culinary Center ikastegiaren proiektu estrategikoa da, eta Donostiako Gros auzoan dago; prestakuntza, ikerkuntza, berrikuntza eta ekintzailetzako ekosistema gisa sortu zen, eta askotariko bideak esploratzen ditu, elikadura goxo, osasungarri eta jasangarri bat izango duen etorkizun bat eraikitzeko.
Hartzidurak leku nabarmena hartzen du garapen horretan: gaur egun hartu duen indarrak jakintzak berreskuratu eta sukaldaritzako tresna zientifiko eta aplikazio berriak irekitzen ditu, balio sentsorial eta nutritibo handiko produktuak eta platerak diseinatzeko aukera zehatzak sortuz.
