Tenerife
Hizlaria
Jonathan & Juan Carlos Padrón
Chefak El Rincón de Juan Carlos** jatetxean (La Caleta de Adeje, Tenerife, Espainia)

Padron anaiek defendatzen duten sukaldaritza logikoa, oinarritua eta koherentea izan da kanariar teknika eta osagaietan oinarritutako haien proposamenak lortu duen arrakastaren gakoa.
Ez da harritzekoa Tenerifeko anaia hauek gastronomiarantz jo izana, ostalaritzaren munduko familia batetik baitatoz. Jaki gazietarantz jo zuen Juan Carlosek (eta hainbat sari eskuratu du, hala nola Etorkizuneko Chefaren Nazioarteko Saria); Jonathanek, berriz, gozo-gauzen aginte-makila hartu zuen.
El Rincón de Juan Carlos da haien jatetxe nagusia; 2003an ireki zuten, beraienamarekin eta bikotekideekin batera (María José Plasencia eta Raquel Navarro),jantokiko buruak eta sommelierrak direnak. 2015an eman zieten lehenengo Michelinizarra, eta lekuz aldatu zirenean, galdu egin zuten (Los Gigantesen lehen, eta orain Adejeko Royall Hideaway Corales Beach barruan). Kokaleku berri horretan, baina, lehenengo izarra berreskuratu ez ezik, bigarren bat ere eskuratu dute. 2019an, ‘Poemas by Hermanos Padrón’ ireki zuten, Santa Catalina hotelean (GranCanaria); jatetxe horrek ere Michelin izar bat du.