Euskadi

Hizlaria

Edorta Lamo

Chefa Arrea!** jatetxean (Kanpezu, Araba, Espainia)

Iraultza ekarri zuen Donostiara, gastronomia eta ‘underground’ estetika batuta. Orain arabar mendialdean egiten du iraultza, gastronomia eta isilpekotasuna batuta.

Ostalaritza munduko familiakoa da Edorta Lamo (Kanpezu, 1979). Oñatiko (Gipuzkoa) Ostalaritza Eskolan ikasi zuen, eta bidaiatu egin zuen, ikasten eta hazten jarraitzeko. Besteak beste, New Jerseyn (AEB) egon zen; gaztea zen Lamo, eta musikarekiko eta garai hartako ‘underground’ kulturarekiko zaletasunarekin uztartu zuen lanbidea. Itzuli zenean, Sierra Nevada mendi-kateko eta Granadako hainbat sukaldetan jardun zuen, Donostiako Branka jatetxera iritsi zen arte; han, produktuarekiko maitasuna transmititu zion Pablo Laureiro gaur egun Casa Urola jatetxearen jabea eta sukaldaria denak. Urte haiek bere DJ lanarekin konbinatu zituen; hiriko hainbat klubetan aritzen zen.

Arzak jatetxean egonaldi bat egin ondoren, bere negozioa jarri zuen, A Fuego Negro, eta hantxe hartu zuen ospea. Donostiako alde zaharrean kokatua, lokal abangoardista eta hauslea, dongea, zen A Fuego Negro, bertako pintxoak baina ausartak eskaintzen zituena. Hamabost urteren ondoren, Gipuzkoako hiriburua atzean utzi eta bere jaioterrian ireki zuen jatetxea, Arabako mendialdean. Arrea! Jatetxean, gastronomia propioa jorratzen du Lamok, oso bertakoa eta autoktonoa, herriaren eta mendiaren kulturatik eta historiatik abiatzen den apustu batekin; arabar lurraldeko ezkutuko sukaldaritza berezkoa eta historikoa da Lamoren eskaintzaren ardatz nagusia.

Edorta Lamo

Partners

Antolatzaileak

El Diario Vasco GSR GRUP

Erakunde babesleak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoa Turismoa Donostia San Sebastián
Hazi Muy Gipuzkoa DONOSTIA SUSTAPENA FOMENTO

Destino Invitado

RIO DE JANEIRO VISIT RIO

Babesleak

Junta de Andalucía Junta de Andalucía Junta de Andalucía
XUNTA DE GALICIA - CONSELLERÍA DO MAR GRAN CANARIA ME GUSTA ICEX BASQUE CULINARY CENTER SAN MIGUEL JAEN SELECCIÓN Región de Murcia 1.001 SABORES REGIÓN DE MURCIA ASTURIAS, COCINA DE PAISAJE TENERIFE Sabadell BALFEGÓ CAFÉS BAQUÉ S.PELLEGRINO Lacor Getariako Tzakolina Riedel Ondarreta MIBRASA

Hornitzaile Ofiziala

Makro

Laguntzaileak

TURESPAÑA JETRO (Japan External Trade Organization) DEPUTACIÓN DA CORUÑA - A PAISAXE QUE SABE SAMMIC JANBY DIGITAL KITCHEN Ostras Sorlut CASA OATEGUI Le noveau chef ICC KLIMER AIALA CEBANC