Hitzaldia
Mugak zabalduz. Izozki eta pektinen prospekzioa mundu gazian
Babeslea Basque Culinary Center

Izozki gazia, kontzeptu berriak, formulazio berriak
Gaur egun, izozki gaziak azukre gutxiko izozkiak dira; gozoak dira, beraz. Basque Culinary Centerrek izozki gaziaren formulazio berria proposatu du. Kontzeptu berriak aplikatuz, azukrerik gabeko izozki bat edo gozotasunik gabeko izozki bat egin dezakegu, baita urtzen ez den izozki bat ere, bere izaera krematsu bereizgarria mantentzen duena.
Halaber, pektinak mundu gozoarekin lotu ohi izan dira nagusiki, baina mundu gazian erabiltzeko aukera ere badago, emaitza harrigarriak lortuz. Horrela, edozein sukaldarik bere izozkiak eta pektinadun elaborazioak sortu ahal izango ditu, eta bere jatetxeko mundu gazian txertatu ahal izango ditu.