Hitzaldia
Nire “lehenengo” 50 urteak Akelarren

Akelarren bizi izandako lehenengo 50 urteetako bizipen, lan eta esperientzietan barrena egindako bidaia: Ku diskotekatik eta espazioaren eraldaketatik (hotelarekin, Oteiza espazioarekin, Spa-rekin...) gaur egungo Akelarre jatetxera arte.
Bidaia horretan, euskal sukaldaritza berriari eta haren garrantziari buruz hitz egingo da, plateren etengabeko bilaketari eta, jakina, espazioaren etorkizuneko ikuspegiari buruz –negozio eta ingurune gisa–, haren jasangarritasuna eta iraunkortasuna ziurtatuz.
Subijanak eta bere lantaldeak egintzat jotzen dute bidea, baina egiteke duten bide hori planifikatzen ari dira.
