Hitzaldia
Landa eta mendia

Luis Lerak eta Edorta Lamok elkarrekin eskainiko duten ponentzia honetan, bi urtean behin egiten duten “Campo & Montaña” topaketaren berri emango dute.
Hitzetatik haratago, landa-inguruneko bi sukaldari hauek bakoitzak bere jatetxean haien produkturik kuttunenekin egiten dituzten platerak erakutsiko dituzte, usoarekin eta basurdearekin prestatzen dituztenak, alegia.