09.10
2020
thumb

Sukaldaritza eta Lurraldea

Ordubete Bittor Arginzonizekin bere txingarretan

Bittor Arginzonizek San Sebastian Gastronomikaren kamerak hartu ditu Atxondon duen Etxebarri* erretegiko eguerdiko zerbitzu batean. Euskaldunak bere parrila ezagunen trukoak erakutsi ditu, sekretuak azalduz eta ezagutza partekatuz. Ezer ezkutatzen ez duen pedagogia gastronomikoa jaso dugu ia ordubetez. Dokumentu paregabea.

08.10
2020
thumb

Etorkizuneko bideak

Clare Smyth: “Negozioak hiriko gune batetik bestera aldatu dira”

Bi Michelin izar dituen Core (Londres) jatetxearen buru dela, Clare Smythek San Sebastian Gastronomikan parte hartu du ostegun honetan, "goi mailako sukaldaritza pandemiarekin hilko ez dela" gogorarazteko. Beharbada, bere Gobernuaren jardunari buruzko inolako kexarik agertu gabe baieztatu duenez, "sukaldaritzarekin lotutako negozioak hirigunetik kanpoaldera joango dira".

07.10
2020
thumb

Sukaldaritza eta Lurraldea

Arzakeko familia hazten ari da

Elena Arzakek tradizio handiko bi plater kozinatu ditu Jon Gutiérrezekin batera. Jonek bere aita Xabier Gutiérrezekin batera lan egiten du Arzaken I+G departamentuan.

06.10
2020
05.10
2020
thumb

Etorkizuneko bideak

Ángel Leónek Aponiente itsasora eramango du

Aponiente*** jatetxeko (El Puerto de Santa María) chefak berrugetaz eta aingiraz egindako itsas saiheskia aurkeztu du, eta egiaztatu du bere nahia dela jatetxeari metroak irabazi eta inguratzen duen padurako uretan jatea. “Urte asko daramatzat itsasoari buruz hitz egiten lehorretik, eta nekatu naiz”, adierazi du.

thumb

Sukaldaritza eta Lurraldea

Pedro Subijana, 50 urte baino gehiago gaurkotasunik galdu gabe

Pedro Subijanak, agertoki bihurtutako bere Akelarre jatetxetik, bere aurtengo plater nabarmenetako batzuk errepasatu ditu, hiru izardunak mende erdia bete duen urtean. Chefak garai batean erabilitako teknikak erakutsi ditu, baina eboluzioaren galbahetik pasatuta.

Gastronomika
thumb

Black Cuisine

Maura de Caldas: "Kolonbiak bere herentziaz lotsatzeari uzten dionean izango da arrakastatsua bertako gastronomia"

Kolonbiako hegoaldeko Pazifikoko sukaldaritzaren eta bertako produktuaren nazioarteko defendatzaile handia da Maura de Caldas; haren enbaxadorea da, Latinoamerikan erreferente izateaz gainera. Aurrerapenari bizkarra eman gabe, xumea, funtsezkoa, antzinakoa den horren eta tradizioaren defentsa aldarrikatzen ditu. San Sebastian Gastronomikan egongo da bere jakinduria benetan handia transmititzeko.

 

Síguenos

Antolatzaileak

Erakunde babesleak

Babesleak

Hornitzaile Ofiziala

Laguntzaileak