GASTRONÓMIKA 2017


India da San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuaren hurrengo erronka handia 2017an. Misteriotsua, txundigarria, magikoa, ezezaguna, exotikoa, infinitua. Kontinentea den herrialdea, eta kulturen mundu oso bat osatzen duen kultura bat. Kontraste etnikoak, aniztasun harrigarriko paisaiak eta sukaldaritza ugari, puntu kardinalak eta handik igaro diren zibilizazio guztiak adina.

Bidaia zorabiagarria, geldialdi harrigarriekin sukaldaritza herrikoietan, street food goxoan, tandoor eta biryanietan, espezieetan, hango barazkien eztandan, hango ogien amaigabetasunean, lekaleen konplexutasunean, curry amaigabeetan, esnekietan, kokoetan, arrain eta itsaskietan, arkumean eta haragietan…

Ikuspegi globala eta, aldi berean, berezia, eskualdeetako eta erlijioekin lotutako sukaldaritza ezezagunen sekretuetara hurbilduko gaituena, erregeren jauregietako plater bikainetara, berealdiko errezeta historikoetara, Mendebaldearekiko hibridaziora eta, jakina, Indiako sukaldaritza berrira, milaka urteko tradizioaren eta azkenaldiko abangoardiako mugimenduen arteko topagune den sukaldaritza berri horretara.

Inoiz ez dugu horretarako aukerarik izan Espainian, eta San Sebastian Gastronomika – Basque Country kongresuaren 2017ko edizioak emango digu aukera hori lehendabiziko aldiz.

DEL 4 AL 7
DE OCTUBRE 2016

CUATRO DÍAS,
UN FOCO
DE ATRACCIÓN
PARA EL RESTO
DEL MUNDO

12.900

1.524

37

215

420

70

150

Ikusleak hizlariak nazionalitateak partaideak kazetariak chefak beren
sormenak
aurkeztuz
erakustokiak
  • 12.900

    Visitantes
  • 1.524

    congresistas
  • 37

    nacionalidades
    participantes
  • 215

    ponentes
  • 420

    periodistas
  • 70

    chefs presentando
    sus creaciones
  • 150

    expositores