ARZAK

Ezin hasiko gara orain jatetxe bikain honek iraganean izan duen, gaur egun duen eta etorkizunean (Juan Mariren alaba Elenaren sormen kementsuari esker) izango duen garrantziari buruz hitz egiten, soberan ezaguna baita; espainiar sukaldaritza garaikidearen abiapuntua izateaz gain, erreferentzia da mundu mailan euskal sukaldaritzaren aberastasunaren tratamendu abangoardista eta harrigarrienetan, zabaltasun kosmopolitan ulertuta.

 

MENUA

“Arzaken egungo sukaldaritza definitzeko, bere nortasun-ezaugarriak osatzen dituzten bost faktore aipatu beharko genituzke halabeharrez. Egile-sukaldaritza da, oso nortasun zehatza duena. Euskal espiritua duen sukaldaritza da, sustraiduna eta, batez ere, gustu edo dastamen-idiosinkrasia jakin batzuk abiapuntutzat dituena: kolektibotasun baten, hots, euskal gizartearen izateko modua, edo kasu honetan, jateko modua, errespetatu beharrekoa. Bere sukaldaritza-lanaren beste funtsezko alderdi bat ikerketa da, benetan faktore garrantzitsua enpresa-arlo guztien eta, jakina, sortzaileenen garapenean. Horrenbestez, eboluzio-sukaldaritza bat da. Ez da arrakastan hiltzen den edo formula perfektuen handitasunetik bizi den sukaldaritza bat, baizik eta etengabe aurrera egiten jardun behar duen sukaldaritza bat, zaharkituta ez geratzearren.

Eta horrek, definizio hauen amaierara ekartzen gaitu: abangoardiako sukaldaritza da, eta puntako beste sukaldaritza batzuen kloniko izan gabe, ez dio ezeri uko egiten, eta are gutxiago beste sukaldari bikain batzuekin batera euskal sukaldaritzan eta espainiarrean lider izateari, etengabeko berrikuntzaren mutur-muturrean eutsiz beti

Prezioa: 214,50€ BEZ barne (edaririk gabe)

Helbidea: Jose Elosegi Alkatearen hiribidea, 273
Hiria:
Donostia – San Sebastián
Telefonoa:
943 27 84 65
Erreserbak www.arzak.es