AMELIA

“Amelia amets bat da, kultura transmititzeko tresna bat, non gure apopiloek bidaia bat egiten duten. Bidaia kulturala. Bestelako bidaia bat. Gure sukaldaritza bizipen eta jatorri multzo bat da. Pauloren italiar ñabarduradun argentinar sustraiak erakusten ditugu. Ibilbide oparoa, Ginebran Michelin izar eta guzti, batez ere frantziar teknikak erabilita, baina baita bidaiatu dugun mundu osoko lekuetakoak ere. Amelian, gure parrillatik, gure brasatik pasatzen du prestatzen dugunaren % 90; horixe da bereizten gaituen ezaugarri nagusietako bat. Sukaldaritza zintzoa eskaini nahi dugu. Sinplea ez da beti erraza, modu perfektuan egikaritu behar baita eskaini nahi dugun maila bermatu ahal izateko”.

Gure menua osatzen duen plater kopurua xehatu beharra izanez gero, 12 plater dira, nahiz eta hori ere alda daitekeen.

Prezioa: 126,364 € + BEZ (139 € BEZ barne).

Helbidea: Prim kalea, 34
Herria: Donostia
Telefonoa: 943 845 647
Erreserbak: www.ameliarestaurant.com