Narisawa Jatetxea (Tokio, Japonia)

1969ko apirilaren 11n jaioa. Sukaldeko artea ikasi zuen Frantzian, Suitzan eta Italian.

Japoniara itzuli zen 26 urterekin eta bere lehenengo jatetxea ireki zuen, La Napoule.

Les Créations de Narisawa zabaldu zuen 2003ko azaroan, Minami Aoyama izeneko Tokioko auzo ospetsuan. Narisawaren sukaldaritzaren filosofia eta ikuspegi unibertsala hauek dira: produktu guztiak naturaltasunez jaiotzen dira urtaro bakoitzari eta ingurugiroari jarraituz. Naturako bizitzari errespetua eta era berean erantzunkizuna naturatik bizitza kentzeagatik. Sukaldaritza frantsesaren kategoria gainditu eta berezko sukaldaritza pertsonal batera aldatzea.

Les Créations de Narisawa, egun Narisawa berrizendatua, dekorazio minimalistako jatetxea da, hiru kolore tonurekin: zuria, marroi iluna eta beltza.

50 Best Asiako 6. postua betetzen du eta World’s 50 Best-eko 18.a. Bi Michelin izar dauzka.