Cocinandos jatetxea (León)

2003ko irailean izan zen, ostalaritza eskoletan eta Espainiako jatetxe onenetarikoetan zehar luzez trebatu ostean, Yolanda Leónek eta Juanjo Pérezek beren jatetxea irekitzeko erabakia hartu zuten unea.

León bezalako hiri batentzat ausarta izan litekeen apustua garatu zuten, kultura gastronomiko oso errotuko lekua izanik. Bere lokal minimalistari, sukaldea jangelaren erdian eta agerian zuelarik, oferta gastronomiko nahiko erradikala gehitzen zitzaion, karta baztertu baitzuten, sasoiko produktuekin eginiko dastatzeko menu bakar bat eskainiz.

Bere sukaldaritza produktuzkotzat jo daiteke, Leongo sukaldaritza eguneratu baten berezko ikuspuntua ekarriz.

Michelin izar bat jaso berri dute.