Acánthum Jatetxea (Huelva)

Huelvan 7 urtez trebatu eta bi urteetan zehar Arzak eta bestelako jatetxeetatik igaro ondoren, 2011n Acánthum martxan jartzen du, Huelvako probintzian ateak irekitzen dituen lehenengo jatetxe gastronomikoa.

Aitorpen ugari biltzen ditu: “La mejor tapa de Huelva” herri-txapelketan irabazle; “Ejecutivos” aldizkariaren Ekintzaile Gazteari saria; andaluziar janarian sukaldaririk onena Facyreren arabera edota AJE Huelvaren ekimen ekintzaileari Saria. 2013an Errebelazio Jatetxerako hautagai proposatu zuten Madrid Fusion Nazioarteko Kongresuan, urteko enpresari bezala aitortu du Huelvako Enpresarien Elkarteak eta Huelvako probintziaren historian Repsol gidako eguzkia jaso duen lehen jatetxea izan da. 2014an Acánthumek Andaluziako areto-zerbitzurik onenari saria jasotzen du.

2015ean Madrid Fusióneko Nazioarteko ‘Jaén Paraíso Interior’ Oliba-Olio Birjina Estradun Sukaldaritza Saria irabazi zuen.

2015ean ere Gida Gorriaren historian Huelvako jatetxe bati emandako lehen Michelin izarra jasotzen du.

2016an Huelvako gastronomiaren enbaxadore izendatzen dute eta Repsol gidako bi eguzkirekin saritzen dute. Azkenik, Xanty Elíasek Huelvako Probintziako urrezko domina jasotzen du.

Ordezkari Probintziala eta Eurotoques Europako Sukaldari Elkarteko Zuzendaritza Nazionaleko kide da.

Acánthumek %100 Huelva sukaldaritza gisa definitzen du bere burua.