Central Jatetxea (Lima)

1977an Liman (Peru) jaioa. Virgiliok osagai perutarren aniztasun handira hurbiltzea erabakitzen du, garai prehispanikoetan Andeetako herriek erabili zituzten antzeko modu batean: estai ekologikoen kontrol bertikalaren bitartez. Geografia ulertzeko era alternatibo honek ez du lurra plano horizontal bat bezala ulertzen, bertikalki baizik, flora eta faunak sistema ekologiko bakoitzaren berezitasunen arabera eskaini dezakeen orori onura atera dakiokeelarik. Andeetako eskualdeko lur gorabeheratsuen ondorioz, 100 kilometroko inguru txiki samarrean (laborari askok zailtasun handirik gabe oinez ibilitakoak), zuzenean eskura daitezke altitude ezberdinetako produktuak, kostaldetik herrialdeko Amazoniara arte.

Virgiliok badauzka, Limako Central-ez gain, jatetxeak Londresen, AEBetan eta bere altxorra dena, MIL jatetxea, Andeetan, Cuzcotik hurbil.

50 Best Restaurants América Latinan 2. postua du eta munduko 5. onena da World´s 50 Best-en. Michelin bat du Londreseko bere Lima jatetxean.