Trigo Jatetxea (Valladolid)

Trigok 2007an ireki zituen bere ateak. Víctor Martín sukaldariak eta bere emazteak, Noemí Martínezek, sommelier eta aretoko arduraduna, hamar urtetik gora daramate amets bati forma ematen… Gaztela eta Leoneko despentsa aberatsak nahiz sasoiko produkturik onenak hornitzen dute oinarri tradizionaleko bere karta bizi eta garaikidea.

Víctorrek ñabarduraz beteriko elaborazioak burutzen ditu, hondo sendo eta zaporez beteak. Egosketa-puntuak, testurak eta kalitate handiko lehengaiak nabarmentzen dira beren dastatzeko menuetan, non teknikak eta errezetategi klasikoak bat egiten duten plater bakoitzean.

Betiko sukaldaritzaren zale amorratua eta sorterriari lotua, Víctor (1972) Madrilgo eta Santiago de Compostelako Ostalaritza Eskoletan trebatu da. Familiako negozia martxan jarri aurretik, Santi Santamaríarekin lan egin zuen Bartzelonako el Racó de Can Fabesen, eta Madrilgo Sant Celonin. Bere formakuntzaren beste garai garrantzitsua Katalunian eman zen, Àbac, Rúcula edota Fonda Sala jatetxeetan.

Trigok bere lehen Michelin izarra eskuratu du 2018ko edizioan. Baditu, gainera, bi Repsol eguzki. 2009ko Errebelazio Jatetxea sarian finalista izan zen Nazioarteko Gastronomia Kongresuan, Madrid Fusiónen eta 2011ko Chef Millesime sarian.