(Plaza Athénée, Paris)

 

Alain Ducasse chefaren ondoren, gizon garrantzitsua hasieratik Montecarlon (eta ondorengo jatetxe guztietan); jatetxe-jabeen semea da Denis, eta zerbitzuaren “frantziar erako” “soft revolution” deitu zaionaren protagonista izan da. Diplomazia oinarrian, bezeroen aurreko antzezte fina, jantokiko belaunaldi gazteei xehetasunez irakastea eta zerbitzuan teknologia berriak diskrezioz txertatzea izan dira bere lanaren alderdirik garrantzitsuenak, profesional bikain hau XXI. mendeko zerbitzu bikainaren metafora bizia delarik.

Horregatik guztiagatik jasoko du 2019ko Urrezko Gueridon saria.