Gofio jatetxea (Madril)

Safe Cruz kanariar chefak zuzentzen du Madrilgo Gofio (2015ean ireki zen), eta Kanariar Sukaldaritza berriaren ezusteko bertsio harrigarria da. 30 urte ditu Safek, egunero lan egiten du kontsumitzaileari konbentzionaltasunetik aldentzen den bestelako produktu bat eskaintzeko asmo irmoz, % 100 kanariarra eta zapore berezikoa den produktua, kopiarik eta erreferentzia nabarmenik gabea, kanariar gastronomia tradizionalaren sustraiak salbu.

Gofio jatetxean, ezin hobeto bateratzen dira kanariar sukaldaritzaren usainak, zaporeak eta tradizioa kanariar gastronomia infinitura eramateko irrikaz lan egiten duen lantaldearen berrikuntzarekin eta ausardiarekin.
Sukaldari autodidakta da Gofio; bere emaztearekin, taberna bat ireki zuen lehendabizi Madrilen, Cicero Canary (2013); ondoren, sukaldaritzako ikasketak egin zituen Madrilen bertan, masterra egin zuen BCCen, baita hainbat ikastaro ere (Hoffmann, Camerena…), Goifo jatetxe arrakastatsua ireki zuen arte.