Chef 25 Seeds eta Cafe Fleur (Filipinak)

Pampangakoa da berez Rosauro del Rosario chefa; eskualde hori, Filipinetako sukaldaritzaren gune nagusietako bat izanik, harro senti daiteke sukaldaritzaren eta jatetxeen munduan garrantzitsuenak diren familiak izateaz. Rosauro del Rosario familiako laugarren belaunaldiko chefa da: Rosauroren aitona, aita –Culinary Institute of America ikastetxean, besteak beste, egin zituen ikasketak–, Rosauro bera eta haren ilobak.

Odolean darama sukaldaritzaren artea eta harekiko maitasuna; nola ez zuen, bada, amore emango sukaldaritzaren deiaren aurrean, eta nola ez zen, bada, gastronomia munduan profesionalki arituko. Horretarako, Filipinetako Unibertsitatean sartu zen, eta Hotelen eta Jatetxeen Administrazioan graduatu zen.

Ondoren, Frantzia hegoaldean eta Parisen jarraitu zuen ikasten, eta hantxe bete zuen Michelin izardun jatetxeetan lan egiteko bere ametsa, hala nola Negresco hoteleko Le Chantecler jatetxean, edo L’Universe eta Divellec jatetxeetan.

Harrezkero, ibilbide luzea egin du Filipinetara itzuli aurretik; Shangain, Singapurren (Raffles Hotel and Resorts) eta Tailandian egon da, besteak beste.

Gaur egun, sutsuki defendatzen du filipinar sukaldaritza mundu osoan, bai eta haren zabalkundea egin ere; mundu osoan aurkeztu du asiar sukaldaritza hori.

54 urte ditu gaur egun, eta Filipinetako bertako produktu jasangarriak erabiltzeari eskaintzen dio bere arreta ia guztia, produktuok oinarri hispaniar garrantzitsua duen filipinar sukaldaritzaren bere estilo propioan integratuz, frantziar teknika berritzaileak erabiliz, eta metodo garaikideak txertatuz.

2015ean, Sau Chefak Most Outstanding Kapampangan Award (MOKA) saria jaso zuen (Kapampangan Saria Jatetxe Nabarmenenari), Kulturaren kategorian.

Chefek eta jatetxe-jabeek osatutako Culinarya Pampanga sarearen lehendakaria eta sortzailea da; sare horren helburua da eskualdeko errezetak babestea eta sustatzea. Iaz, Filipineko L’Escoffier klub prestigiotsuko lehendakari aukeratu zuten. Bere 25 Seeds jatetxean Sau Chefak asmatutako “baserritik mahaira” kontzeptuarekin lan egiten da; horrek esan nahi du mahaira iristen den janaria zuzenean datorrela baserritik bertatik, batere bitarteko, denda edo merkaturen eskuetatik pasatu gabe.

Cafe Fleur jatetxeak, bestalde, antzinako errezeta tradizionalak defendatzen eta zaintzen ditu, haien interpretazio modernoa emanez transmititzen direnak.

Hainbat liburu idatzi du, eta telebistako aurkezlea da