El invernadero (Madril)

1976an jaioa, nekazari baten seme eta sukaldarien biloba. 1994an Aranjuezeko ostalaritza eskolan sartzen da. Lhardy, Goizeko Kabi edota Lur Maiteatik igarotzen da.

2000. urtean Huerto del cura Hotelean lan egiten du. Santiago Orts botanikaria ezagutzen du bertan eta, ondorioz, bere sukaldaritzak 180 graduko bira ematen du. “Gastrobotanika” kontzeptua sortzen dute elkarrekin.

2003an Mugaritzen lan egiten du Andoni Luis Adurizekin. 2005ean, Quique Dacostarekin, eta Martin Berasategirekin amaitzen du bere trebakuntza.

2007an Rodrigo de la Calle jatetxea irekitzen du Aranjuezen. 2009an Errebelazio Sukaldaria saria jasotzen du Madrid Fusion-en. 2010ean “Gastrobotanika” argitaratzen du, Madrilgo Merkataritza Ganberak Urteko Sukaldari izendatzen du eta Nazioarteko Gastronomia Akademiak, aldiz, Chef L’Avenir. 2011an lehenengo Michelin izarra erdiesten du. 2012an “Iraultza berdea” kontzeptua sortzen du. 2014an bere ikerketa lanak superelikagaiekin esperimentatzea eragin zuen, bere sorkuntza gastronomikoetan txertatuz.

2015etik Jöel Robuchon sukaldari frantses entzutetsuaren aholkulari gisa lan egiten du, bere Parisko laborategietan. Bere nazioarteko hedapena aurrera doa Pekinen bi espazio gastronomiko berri irekitzearekin batera. El Invernadero jatetxea inauguratzen du Collado Medianoko La Torre Box Art Hotelean, Madrilgo mendilerro erdian, non beste espazio gastronomiko bat baduen, La Torre Bistrot, Guadarramako mendilerroko haragien karta xehatuarekin eta arroz ezberdinekin erakargarri gertatzen dena. El Invernadero, aurten Madrilera tokialdatu da eta bertan garatzen du Rodrigok bere sukaldaritzarik pertsonalena, sasoiko fruta eta barazkiekin lan eginez.