Boragó Jatetxea (Santiago hiria, Txile)

Txilen nahiz Europan jatetxe garrantzitsuen parte izan ondoren eta sukalde bateko postu guztietatik igaro ondoren, Rodolfo Guzmánek bere jatetxea martxan jartzen du 2006ko urte amaieran, Boragó jatetxea. Bertan, urtaroen araberako eta Txileko lurraldeko ezaguera nabarmenean oinarritutako sukaldaritza garatzen du.

Areago, berak eta bere taldeak Txileko despentsa endemikoaren erabilera eta propietateak dokumentatzen jardun dute, baita aukera berriak esploratzen ere, Txileko gizarte modernoan kontuan hartu ez diren osagaietan batez ere. Horietatik gehienak Maputxe herriaren elikagai izan ziren milaka urtez eta, horregatik, jatetxearen atzean gogoz aritu dira elkarlanean herrialde osoan zehar 200 pertsonatik gora, komunitate biltzaile eta ekoizle txikien artean. Honek munduan bakarra den produktua eskura izatea ahalbidetu dio urteetan zehar, karga kultural izugarrikoa, egun urtaro erritu bilakatu dena Boragó taldearentzat.

The Worlds 50 Best-eko 42.a da eta Latin America 50 Best-eko 5.a.