Ricard Camarena jatetxea (Valencia)

Valentziako Ostalaritza eta Turismo Eskolan ikasi zuen Ricard Camarenak. Barx bere herriko igerilekuan jatetxea ireki ondoren, Mari Carmen Bañuls emaztearekin batera, Arrop jatetxea ireki zuen Gandian (2004). 2006an, Jatetxe Errebelazio saria jaso zuen Madrid Fusion Kongresu Gastronomikoan. Urte hartan bertan eman zion Gastronomiako sari berezia El Levante egunkariak.

2007a ere arrakastatsua izan zen Camarenarentzat; urteko sukaldari onenaren saria eman zion Gastronomiaren Valentziako Akademiak. Handik gutxira eskuratu zuen lehenengo Michelin izarra.

2008an, Valentziako jauregi batera lekualdatu zuen Arrop. Handik urtebetera, berretsi egin zuen Michelin izarra eta Campsa gidako bi eguzki.

2011n, Ricard Camarena Restaurant jatetxea ireki zuen Valentzian eta bertan Michelin izar bat lortu du.

Baita El Central Bar ere, Valentziako Mercat Central azokan; 2012an, berriz, Canalla Bistro ireki zuen. Bereak ditu Habitual, Colon azokan, eta Canalla Bistro ere, Mexikon, eta marka bera, Madrilgo Platean.

Bi espazio ditu Valentziako Colon azokan: Ricard Camarena Colon, gertaera eta ospakizun pribatuetarako bakarrik; eta Ricard Camarena LAB, I+Geko bere espazioa.