Quay eta Bennelong jatetxeak (Sidney, Australia)

Australiako jatetxe interesgarrienetako bitako chef exekutiboa da Peter Gilmore: Sydney Opera House-eko Bennelong jatetxekoa, eta Circular Quay portuko Quay jatetxekoa.

48 urteko australiarra da Peter, Sidneyn jaio eta hazitakoa. Oso goiz inspiratu zen sukaldaritzarako, eta 16 urterekin hasi zituen sukaldaritzako ikasketak; gero, hogei urte bete arte, herrialde osoko sukaldeetan jardun zuen lanean, bere estilo propioa garatzen. 2000. urtean iritsi zitzaion kritikaren begirunea; urte hartan Whale Beacheko De Beers jatetxeko sukaldeburua izan zen Peter. Quay jatetxeko sukaldeburu izatea izan zen Peterren hurrengo pausoa.

Bere bi jatetxeetan, Gilmore chefak naturan inspiratutako gisa deskribatzen du bere sukaldaritza; lorezaintza da bere pasioa eta, hala, Australiako lehenengo sukaldarietako bat izan zen landare-barietate bitxiak lantzen. Gaur egun ere Quay eta Bennelong jatetxeetarako esklusiboki lan egiten duten artisau erako ekoizle txiki kolaboratzen jarraitzen du. Australiako sukaldari sarituenetako bat da Gilmore. Quay jatetxeko sukaldearen timoia hartu zuenetik, bost urtez egon da jatetxe hori World’s 50 Best Restaurants zerrendan eta, 2016an, zerrendako 98. postua lortu du. Hamalau urtez jarraian jaso du Three Chefs Hats saria Quay jatetxeak, eta bost aldiz jaso du urteko jatetxearen izendapena The Sydney Morning Herald Good Food Guide argitalpenaren eskutik. Hiru izar ditu, eta hiru aldiz jaso du urteko jatetxearen saria Australian Gourmet Traveller Restaurant Guide argitalpenean.