Akelarre Jatetxea, Donostia

1948an jaio zen Donostian; 1975ean Akelarre jatetxearen ardura hartu zuen eta jatetxearen jabe bakarra da 1980. urteaz geroztik. Saririk gorenenak dauzka gida gastronomiko prestigiotsuenetan:  Hiru Michelin izar, 9,50 puntu Gourmetour-en; lau eguzki Campsa Gidan. Bere jatetxea Relais Châteaux kateko kidea da.

1986. urtetik, Euro-Toques Sukaldarien Europako Erkidegoaren ordezkaria da Espainian, Komisario Orokor gisa. 2003an Nazioarteko Euro-Toques erakundearen Lehendakari izendatu zuten.

Gastronomiako ikastaroen irakasle izan da Amerika eta Europako unibertsitate anitzetan eta Gipuzkoako bi eskolatako aholkularia da. Ostalaritzaren eta elikaduraren sektoreari lotutako enpresei ere ematen die aholkua.

Errezeten zortzi liburu editatu ditu eta La Cocina de Pedro Subijana programa aurkeztu du ETBn.

Urte horietan guztietan maila eta argitalpen anitzetako sariak jasotzen jarraitu du; hala nola, Jatetxe Onenaren Club Gourmets Saria (1999); Sukaldari Onena Lo Mejor de la Gastronomia atarian (2000), Espainiako Elikagaiak saria (2001) eta beste hainbat.

Gizon jakin-nahia eta inplikatua da, sukaldaritzarekin lotutako guztiarekin inplikatzen da: produktua, ikerketa, berrikuntza… Jatetxean bertan I+G+b zentroa dauka. Subijana Basque Culinary Centerren Patronatuko kide sustatzailea da.