Amelia (San Sebastián)

Argentinarra da jaiotzez; Rio Cuarto Sukaldaritza Eskolan egin zituen ikasketak Paulok eta, bere herrialdean jardun ondoren –Tierra del Fuego barne– mundua ikasteko bidaitu zuen. Mexiko, Peru, Arzak, Mirazur, Fat Duck, Lasarte… Ondoren Italian eta Ingalaterran egon zen, betiere jatetxe eta hotel bikainetan lan eginez.

2014an ireki zuen bere lehendabiziko jatetxea, La Bottega (hantxe lortu zuen lehenengo Michelin izarra), Geneven (Suitza). 2016an, Amelia ireki zuen Donostian, arrakasta handiz: berehala eman zioten Michelin izar bat. 2019an, Da Terra ireki du, Londonen.