Ultraviolet by Paul Pairet Jatetxea (Shanghai, Txina)

Frantzian jaioa eta hezia, Paul Pairet chefak ezaugarri ezberdinetako hiru jatetxe zuzentzen ditu Shangain: Mr & Mrs Bund jatetxe frantses moderno eta ezaguna, Ultraviolet abangoardista eta esperimentala,eta The Chop Chop Club erretegia.

Pairetek Pariseko Café Mosaic-en eman zuen ezagutzera bere burua. Bertan, bere ibilbidean zehar pilatutako influentzia ezberdinak –Hong Kong, Sydney eta Yakarta– gorpuzten hasi ziren bere estilo frantses-baina-ez-frantsesean.

Kritikak Mosaic eta Alain Ducasseren Spoon alderatu zituen, berdinetik berdinera. Izan ere, Paireten Mosaic-eko sukaldaritzak hainbeste hunkitu zuen Ducasse, non berau izan baitzen Pairet hurrengo helmugara bultzatu zuena: Istanbul. Gero, Pairetek Ritz-Carlton-eko Cam-era eraman zuen bere sukaldaritza, eta hoteleko lantalde osoarekin batera, hiriko lehen abangoardiako jatetxea bilakatu zuen. Beranduago zeregin berdina beteko zuen Shangain.

Pairet 2005ean heldu zen Shangaira Jade on 36 irkeitzeko, Pudong Shangri-La Hoteleko jatetxe bereizgarria.

2009an, “Mr & Mrs Bund – Modern Eatery by Paul Pairet” ireki zuen. 10 mahaikiderentzako mahai bakarra, 20 platereko abangoardiako menua, 5 zentzumen. Teknologia zentzumen-anitzen laguntzaz, plater bakoitza dastamenera egokitutako atmosfera ezberdinak bildurik aurkezten da, ikuste, entzute eta usaimen konposizioekin batera.

Ultraviolet proiektua 2010ean Deauvilleko Omnivore Food Festibalean aurkeztu zen lehenengo aldiz. Proiektua gauzatzeko hiru urte eman ondoren, 2012an ireki zen azkenik Shangain.

Hasieratik, Ultravioletek nahasmendu handia sortu du gastronomiaren munduan, Asia’s 50 Best Restaurants rankingnean 2013tik sartua, eta The World’s 50 Best Restaurants zerrendan 2015etik. Txina Kontinentaleko bigarren jatetxea bilakatu zen, Mr & Mrs Bund’s 2013ko zerrendan sartu eta berehala.

Ultraviolet jatetxeak hiru Michelin izar jaso zituen 2017an.

2017an The Chop Chop Club erretegia ireki zuen UNÏCO Shanghairentzako.