Anthony Bourdain (in memoriam)

Kongresuaren zuzendaritzak, orain dela hilabete batzuk, 2018ko Pau Alborna i Torras saria berriki hil den Anthony Bourdain New Yorkeko chef eta kazetariari ematea erabaki zuen, eta hark onartu egin zuen. Zoritxarrez, aste batzuk beranduago bere buruaz beste egin zuen. Hala ere, San Sebastian Gastronomika – Euskadi Basque Country kongresuak erabaki du, bere oroimenez, Bourdaini ematea sari hori, munduko sukaldaritzen zabalkundean egin duen lan irmoagatik, jasangarritasunaren eta bidezko merkataritzaren alde bere jarreragatik, eta literaturan eta telebistan egin duen lan garrantzitsuagatik.