Orain dela urte batzuetatik hona, Getarian parrillak izan duen bilakaerari buruzko ikerkuntza-prozesu sakon batean murgilduta dago Getariako Itsas Gastronomiaren elkartea.

Juan Sebastian Elkanoren testamenduan agertzen dira parrillari buruzko lehenengo idatzoharrak eta, ordudanik, egiteko modu berezia eta parrillaren inguruko jakinduria handia garatu dute herriko arrantzaleek eta jendeak.

“Egiten jakite” hori belaunaldiz belaunaldi transmititu da. Horrela, gaur egun sukaldaritza-pasaiatzat ezagutzen dugun horretara iritsi arte joan dira bilakatzen ingurunea eta paisaia.

Getariako zenbait jatetxek (Elkano, Kaia-Kaipe, Txoko Getaria, Balearri eta Astillero) eta hainbat irakasle eta historiagilek osatzen dute elkartea, eta arrantzale herri horren kultura eta jakintza berreskuratzeko ahaleginetan dihardute, ez dadin ahaztu eta etorkizunean ere aurrera jarrai dezan.

Elkartearen helburua da identitate hori kontatzea, atzean dauden pertsonei balioa ematea eta munduari brasan kozinatzeko beren modua erakustea.

Hizlariak:

Xabier Alberdi (Historiagilea eta Donostiako Euskal Itsas Museoko zuzendaria)
Aitor Arregi (Elkano jatetxea-Michelin izar bat)
Enrique Fleischmann (Txoko Getaria jatetxea eta Bailara jatetxea. Fleischmann´s Cooking Group taldeko Chef-Zuzendaria)
Igor Arregi (Kaia-Kaipe jatetxea)
Markel Iribar (Balearri jatetxea)
Gorka Lazkano (Astillero jatetxea)
Xabier Aldalur (Irakaslea. Azkue Hoteleko zuzendaria)