Noor jatetxea, Córdoba

Andoni Luis Adurizen jarraitzailea da Paco Morales; duela urte gutxi, iraultza ekarri zuen Madrilgo sukaldaritzaren panoramara, minimalismo proposamen ausartarekin, ezinezko kontrastezko eta kontzeptualki eta uki ausartezko proposamenarekin.

Kordoban jaio zen 1981ean, jatetxe-munduko familia batean (Asador de Nati), eta hantxe jaso zuen lehendabiziko prestakuntza; beranduago, 1999an, mugitzen hasi zen:Diagonal (Zaragoza), Guggenheim Bilbao, Mugaritz, El Bulli eta berriro Mugaritz; hantxe bukatu zuen, I+G sailean, Andonirekin harreman estuan. 2007tik 2009ra arrakasta izan zuen Madrilgo Hospes hoteleko Senzone jatetxean; eta ondoren, Valentziar Erkidegoko Ferrero hoteleko jatetxean. Gaztea den arren, sari asko jasotakoa da:30 urtez azpiko XXI. mendeko sukaldari onenaren saria, Gastronomiaren Akademia Nazionalak emandakoa; El Mundoren Metrópoli Sarien Jatetxe Hasiberriaren 2007ko saria; 2008ko Bacalao Giraldo saria, bakailao platerik onenari emandakoa; Lo mejor de la gastronomia aldizkariaren Etorkizuneko Sukaldari Handiaren saria, 2009an; Sukaldari Onenaren saria, Madrid Fusionek emandakoa; “Sukaldaritza Sortzailea” saria, “Txileko Saltsa 2011” sariketa gastronomikoaren IV. edizioan; “Vino+Gastronomia” aldizkariaren “Urteko 10 platerik onenak” sariketan lehen postua, honako platerarekin: “Ostra naturala ardi-esne gordinaz, bildots-esentziaz eta belar azidotuzko pestoaz”…

Gaur egun, Kordobako Noor  jatetxea zuzentzen du eta bertan Andalustar herentzia abangoardia garaikidera eraman du. Michelin izar bat du jatetxeak.