Cabaña Buenavista jatetxea (Murtzia)

Pablo González Murtzian jaio zen 1971an. Heziketa Fisikoko Magisteritzan diplomatu zen. 1994tik hobekien egiten dakiena garatzen jardun du, sukaldatzen. Espainia osoko jatetxe handietan lan egin du: Cocinandos Leonen, Casa Marcelo Santiago de Compostelan, El Bulli Gironan, Akelarre Donostian, Flanigan Palma Mallorcakoan eta Las Cuatro Estaciones Madrilen, bere jaioterrira bueltatu arte Monteagudoko Palacete de la Sedan lan egiteko, La Gran Taberna, NH Hotela. 2003an proiektu berri bati ekiten dio Cabaña Buenavistako jabekide eta sukaldari bezala, 2009an Michelin izar bat lortzen duena, 2012an lehenengo Repsol eguzkia, 2013an bigarrena eta 2015ean hirugarrena.

2017ko azaroan bigarren Michelin izarra jasotzen du. Urte hauetan zehar ere bestelako sariak jaso ditu bere lan profesional bikainagatik: Mutziako Merkataritza Ganberako Mercurio saria (2009); Chef Millesimé finalista (2010); Murtziako Turismoko Palomas Saria (2012); Grupo Vocentoren “Los mejores de la Verdad” Saria (2013); “Cante de las Minas”-eko nazioarteko Festibaleko Urrezko Castilletea 2015ean…

Gaur egun, Cabaña Buenavista zuzentzen du eta beste hiru jatetxe dauzka Murtzian: La Trastienda, La Trastienda Centro Comercial El Tiro eta La Terraza de Pablo González. 2012tik Murtziako CCTn formatzailea da.