Disfrutar jatetxea (Bartzelona)

Oriol, Mateu eta Eduard sukaldariek elkar ezagutu, elkarrekin ikasi eta 16 urtez elkarrekin lan egin zuten elBulli jatetxean. Ferran Adriak eta Juli Solerrek zuzendutako jatetxe horrek nazioarte mailako errekonozimendu handia izan zuen, batez ere, bere itxura sortzaileagatik.

Erantzukizun handieneko postuak izan zituzten hainbat urtez, jatetxe horretako sukaldean. 1998. urtean hasi eta 2011. urtean jatetxea itxi zen arte, elBulli jatetxeko lantalde sortzailea osatu zuten, Albert eta Ferran Adriarekin batera.

2011ko uztailean elBulli jatetxea itxi zenean –elBulli Foundation sortzeko–, elBulliFoundation fundazioari lotuta jarraitu zuten hirurek, eta, Ferran Adriarekin batera, Bullipediaren kontzeptualizazioan lanean hasi ziren oso modu aktiboan, 2014. urtera arte.

2012an, elkartu eta aspalditik buruan zerabilten ideia bat errealitate bihurtzea erabaki zuten: beren jatetxe propioa sortzea.

Horrela, 2012ko apirilean, Compartir Cadaques jatetxea ireki zuten.  Xarma eta magia berezidun Cadaques herrian dago jatetxea, eta mahaiaren erdian partekatzeko ukitu tradizionaleko eskaintza gastronomiko modernoan oinarritzen da. Mediterraneoko ingurune idiliko batean.

Compartir finkatzearen ondorioz, 2014ko abenduan erabaki zuten beren bigarren jatetxea irekitzea, dastatzeko menu formatuko abangoardiaren aldeko apustu irmoa egiten duen ildo gastronomikoaz. Horrela sortu zen Disfrutar Barcelona.

Disfrutar bezeroak gastronomia sortzaileaz ahalik eta gehien gozatzeko pentsatutako jatetxea da. Eskaintzen dituen dastatzeko bi menuetan –18 platerekoa bata eta 25 platerekoa bestea–, mediterranear sustrai sendoko abangoardiazko sukaldaritzaren bitartez, bezeroa erlaxatuta eta pozik sentitzea eta tentsio harrigarria duen sukaldaritzaz gozatzea bilatzen du.

Urte bakar batean, Gastronomiaren Sari Nazionala jaso dute eta Europako Jatetxe Berri Onenaren saria eman die Opinionated About Dinning gidak.

Orain bi Michelin izar dituzte. “50 Best Restaurants” zerrendako Jatetxe Errebelazioa izan dira 2017an eta, aldi berean, zerrenda berean, 18. postuan sartu dira zuzen-zuzenean.