Enigma Jatetxea (Barcelona)

17 urte zituela hasi zen lanean zerbitzari. 18 urte zituela, urtebetez egin zituen ikasketak Hofmann Ostalaritzako Eskolan, eta hainbat jatetxetan lan egin zuen. Sevillara joan zen 2004an, elBulli Hotelera, eta gozogintzako buru hasi zen lanean. Tragabuches eta Comerç 24 jatetxeetan lanean jardun ondoren, 41º Experience jatetxean hasi zen 2012an sukaldeburu, eta 2013az geroztik, sormena koordinatzen du Albertekin batera. 41º itxi egin zuten 2014ko abuztuan eta, harrezkero, Enigma proiektu berrian dihardu Albertekin, arduradun gastronomiko gisa.

2017ko urtarrilaren 3an ireki zuten Enigma, eta esperientzia hori zuzentzen eta bilakatzen ari da.