Casa Marcial jatetxea (Arriondas)

Nacho Manzano (Asturias, 1971). 22 urte zituela, Casa Marcial familia-negozioaren ardura hartu zuen, eta bigarren Michelin izarra lortu zuen 2009an, eta Repsol Gidaren hiru eguzki.

Gastronomiaren Errege Akademiak Marques de Busianos saria eman zion espainiar sukaldaritza atzerrian hedatzeagatik (2012); Urteko Asturcon saria jaso zuen 2012an bertan (Majada de Espineres, Asturias); Chef Millesime sari gastronomikoa 2013an. Ostalaritzako Espainiako Federazioak Ostalaritzako sari nazionala eman zien 2013an berak aholkatzen dituen Britainia Handiko Iberica jatetxeei; Manzano bera jatetxe horietan bazkide eta zuzendari gastronomiko da 2009az geroztik. Bost jatetxe dituzte Londonen, bat Manchesterren, bat Leedsen eta beste bat Glasgown.

Esther eta Sandra bere arrebekin batera, Gijoneko La Salgar hiri-jatetxearen jabe ere bada; Esther Manzanok zuzentzen du jatetxe hori, eta eguzki bat dauka Repsol Gidan, eta Michelin izar bat. 2014an, Gloria Casa de Comidas jatetxea ireki zuen Oviedon, jatetxe lasaia, hiritarra eta modernoa. 2016ko maiatzean, berriz, Gloria Gijon ireki zuen.