Sucede jatetxea (Valentzia)

Sucede jatetxe gastronomiko garbi bezala jaiotzen da. Proiektuak barne hartzen duen espazioa munduko jatetxe politenetariko aukeratu zuen 2014an Taschen argitaletxe alemaniarrak. Bertan, Francesc Rifé diseinatzaile ospetsuaren interiorismo geometrikoak eta denborazkanpokoak bat egiten du hondar arkitektoniko originalekin (XII. mendeko harresi arabiarra, XV. mendeko arku gotikoa…).Sucederen proposamena mende horietatik guztietatik zeharreko kontaketa gastronomiko bat sortzean datza, karta eta bi dastatzeko menu dauzkan eskaintza baten bitartez. Azken hauek dira Miguel Ángel Mayorri bere sormen-emaria askatzeko aukera ematen diotenak.

Miguel Ángel Mayor (Bartzelona, 1984) estatuko sukaldarietatik etorkizun gehien dauzkatenen artean dago. Espainiako jatetxerik garrantzitsuenetariko zenbaitetan pilatzen ditu esperientziak: La Broche (2002), Mugaritz (2003), Quique Dacosta (2007), El Bulli (2009-2011) edo Arola (2011-2013). 2016ko martxoan Sucede Jatetxera sartu zen Valentziako hiriko proiektu gastronomiko berezi horretan buru izateko erabakiarekin.