La Botica de Matapozuelos (Matapozuelos)

Miguel Ángel de la Cruz 1976an jaio zen. Familiako ostatuan lan egin ondoren, ostalaritza Segovian ikasi eta bere jatetxea ireki zuen. La Botica de Matapozuelos jatetxeko sukaldaritza garaikideak Michelin izar bat eta Repsol gidako bi eguzki jaso ditu.

Gaztela eta Leoneko Gastronomia Akademiak eskualdeko sukaldari onena izendatua eta 2008ko Gaztela eta Leoneko Sukaldari Onena lehiaketako sariduna. Bere sukaldaritza gertukoa eta ikerlan handikoa da, jatetxetik hurbil dauden baserriko produktuak aldarrikatu eta goraipatzen dituena.

Sukaldaritza irakaslea izan da (ICEX, CIA eta Hattori, beste hainbat instituzio entzutetsuen artean).

“El cocinero recolector y las plantas silvestres” liburuaren egilea da.