Martin Berasategui jatetxea

Hamar Michelin izar, nazioarteko ospea eta inperio gastronomiko itzela. Bidaiari nekaezina eta jakin-nahia izaeraz, Jean Paul Heinard, François Brouchican, Andre Mandion, Bernard Lacarrau, Alain Ducasse eta Didier Oudillekin egon zen.

1993an, hainbat urtetan Bodegon Alejandro zuzendu ondoren –izar bat lortu zuen jatetxe horretan, 1986an–, bere jatetxea ireki zuen Lasarten.

Bitartean, eta gaur egunera arte, honako sari hauek jaso ditu, beste askoren artean: Fourchette d’Argent, Espainiar Gozogile Onena (LMG); Espainiar Sukaldari Onena, 1996an (Gastronomiaren Espainiako Akademia); Sukaldaritzako Artearen Grand Prix Sariketa, Gastronomiaren Nazioarteko Akademiarena; Euskadiko Sukaldari Onena (Gastronomiaren Euskal Akademia); Sukaldari Onena 1997an (LMG); 98,3 puntu Guida delle Guide gidan (2004); Donostiako Urrezko Danborra (2005); Europako bi sukaldari onenetako bat izendatu zuten Miljonair Awards sariketetan…

Sukaldaritza arina, irudimentsua, freskoa, berehalakoa eta landua egiten duela esan daiteke, teknika preziosistarekin; gainera, liburuak idazten ditu eta paisaia berdez inguratutako baserri ederra dauka. Aholkularia da Tenerifeko Abama hoteleko MB jatetxean –bi Michelin izar–; baita Bartzelonako Loidi eta Fonda España ere; jatetxeak ditu Bilbon, Mexikon, Dominikar Errepublikan…

Martinek, 2017an, Lasarte bere jatetxearekin (Monument hotela), Bartzelonako hiru izardun lehenengoa izatea lortu du.