Monastrell Jatetxea (Alacant)

Ikusmina eta berritzailea, bere denbora gehiena gure gastronomiaren produktuen ikerketan ematen du; azafraia horien artean, zeinaren aditutzat jotzen duten nazioarte mailan, eta zeinarekin aukera gastronomiko berrien bila dabilen. Oliba-olio birjina estraren nazioarteko enbaxadore eta defendatzaile handia izanik, OliveToLive proiektuan murgilduta dago, AOVEen propietateak egoera onenetan gordetzen dituen oleoteka. Ogi-lantegi bat irekitzearekin batera ogiaren inguruko ikerlanari ekiten dio. Lantegitik hornitzen dira bere jatetxe guztiak, arretaz aukeratutako irin ekologikoekin egindako ogiarekin.

Txostengile eta formatzaile izan da nazioarteko ekitaldi eta foro ezberdinetan, eta arrozaren, AOVEren eta azafraiaren gaineko masterclass–ak eman ditu bertan, aipatzeko Beyond Extra Virgin Verona eta Kordoban, Gastronomia eta Neurozientzia Kongresua Valentzian, FoodandFun Islandian eta The Culinary Institute of America San Frantziskon.

2013an Michelin izarra jaso zuen Monastrell jatetxeagatik. 2016an lekuz aldatu eta Monastrell berrian 20 urte baino gehiagoko ibilbideari jarraitzen dio chefak, arrozen munduaren ikerketari ireki bitartean.

Bere senar  Pitu Perramónrekin batera, La Taberna del Gourmet, La Vaquería erretegia eta Tribeca hanburgeseriaren jabe ere bada, guztiak Grupo Gourmet Alicanteren barnekoak, etengabean garatuz doan 1975ean sortutako proiektu gastronomikoa.