Casa Gerardo Jatetxea, Prendes

1979ko urriaren 23a. Sukaldari profesionalen hereniloba, birbiloba, biloba eta semea izanik, egun Marcosek bere aitarekin batera lan egiten du etengabean ikasi eta etorkizunean ehun urtetik gora dituen etxe horretako buru bilakatzeko, 1882tik sukaldarien leinua haziz ikusi duen etxea, hain zuzen.

1998an Marcosek kazetaritza ikasketak bertan behera utzi zituen familiako negozioan engaiatzeko. Horren ordez, ostalaritza enpresen kudeaketa ikasi zuen Gijongo Ostalaritza Eskolan.

1999tik egonaldiak egin ditu jatetxe ezberdinetan: Ca`l Isidre, El Celler de Can Roca, Fagollaga, Arzak, Las Rejas, El Poblet… Bere sukaldaritzak sustrai sakonak ditu lurrean, Asturias eta bere gastronomia maite dituela argi utzi du lehenengo plateretatik eta bere aita Pedro Moránekin egindako etengabeko kolaborazioetan.

Esperientzia ugari pilatzen du jada nazioartean, Panaman izandako festibalean Espainia ordezkatzea, kasu. 2004an Giraldo saria jaso zuen bere “Bacalao B&N” bakailao platerarengatik. Nazio eta nazioarteko biltzar anitzetan txostengile izan da. 2008ko Sukaldaria Saria jaso zuen “Lo Mejor de la Gastronomía” gidaren eskutik. Michelin izar bat eta hiru Repsol eguzki dauzka.

2010ean Marcos Moránek Chef Millesime saria jaso zuen.

Pedro eta Marcos, bestalde, jatetxe baten jabe dira Londresen: Hispania.