Bere izena daraman jatetxeko chefa eta jabea da; Mallorcako Alcudia udalerriko De Castro Taldea deritzon familia-negozioaren barruan dago jatetxe hori. Gastronomiak espezializatutako kritikari gehienek proiekzio handieneko espainiar emakume sukaldaritzat jotzen dute Maca de Castro.

1981ean jaio zen, eta Balear Uharteetako Escola d’Hosteleria eskolan egin zituen ikasketak; bere ibilbidea finkatu eta oinarritu aurretik, azkeneko urteetako chef nabarmenenekin egin zituen egonaldiak, hala nola Hilario Arbelaitz (Zuberoa), Andoni Luis Aduriz (Mugaritz), Manolo de la Osa (Las Rejas), Willy Dufresne, Julian Serrano (Picasso), Arzak eta Landetako Relais de la Posteko Coussautarrak.

Sukaldari gogoetatsua da, eta irlako bertako bere produktu gurtuaren eta pribilegiatuaren ikastuna, ausarta bere sormenen konposizioetan, irudimen handikoa beti eszenaratzean, eta apurtzailea harmonia kontuetan; gorenera eraman du Macak bere mallorcar sukaldaritza, eta Michelin izar bat eta Repsol gidaren hiru eguzki lortu ditu. Sukaldaritzari dagokionez, ohitura eta joera tradizionalak nagusi diren lurralde batean, beste galaxia batekoa dirudien sukaldaritza. Ibilbide horri esker, munduko biltzar garrantzitsuenetan ohiko bihurtu da Maca.