Lera jatetxea eta hotela

Luis Irizarren Eskolan trebatu zen, Donostian. Arzak, Hilario Arbelaitz eta Abraham Garcia dira bere maisuetako batzuk, eta esperientzia handia du nazio mailako jatetxe ezagun batzuetan. Lau urtez zuzendu zuen bere jatetxe propioa Toron (Zamora), eta sari ugari jaso zuen garai hartan.

2008an, familiaren establezimenduak zuzentzeari ekin zion, Castroverde de Campos udalerrian: Meson el Labrador eta Posada Senda los Frailes, hain zuzen ere.

2015ean, Lera jatetxea eta hotela sortu zituen familiaren negozioetatik; jatetxe-hotel horrek Repsol Gidaren bi Eguzki jaso zituen, bai eta Gaztela eta Leonho Gastronomiaren Akademiaren 2017ko jatetxe onenaren saria ere.

2017an eta 2018an, hizlari gisa parte hartu du Madrid-Fusion Biltzarrean. 2018an, Gaztela eta Leongo Irrati Telebistak ematen duen Gaztela eta Leongo sukaldari onenaren saria jaso du.