Leo (Bogota, Kolonbia)

Leonor Cartagena de Indiaseko Arte Eder Eskolako Artista Plastikoa eta Bolivarko Unibertsitate Teknologikoko Ekonomialaria da. 2008an, ikerketa gastronomikorako zuen bokazioak, gizarte arloko sartu-irtenak gauzatzera eraman zuen, bere alabak, Garapeneko Diziplina arteko Ikasketan espezialista eta Argentinako Sommelier Eskolako sommelier den Laura Hernández-Espinosak, zuzentzen duen Leo Espinosa Fundazioaren, FUNLEOren, bitartez.

Une honetan, LEO eta MISIA bere jatetxeetako sukaldea zuzentzen du. LEOn, Kolonbiako zenbait biomasa eta ekosistematatik datozen espezie biologikoen aldizkako azterketan oinarritzen du bere proposamena, gaur egungo sukaldaritzan eta uztartzean erabiltzeko. MISIAn, berriz, Karibeko Kolonbiako sukaldaritzako zaporeak sustatzen ditu, sukaldaritzako tradizioei leial izanik, bere haurtzaroko elikagaiak eta herrialdean oso ezagunak eta ugariak diren piketeaderoetan, plaza publikoetan eta errefreskerietan eskaintzen direnak omenduz.

LEO jatetxea Latin America’s 50 Best Restaurants zerrendan egon da sei urtez, eta argitalpen horrek Amerika Latinoko Emakume Sukaldari Onenaren saria ere eman zion 2017an. Urte berean jaso zuen beste aintzatespen garrantzitsu bat Basque Culinary World Prize 2017 izan zen, Basque Culinary Centerrek eta Eusko Jaurlaritzak sortutako saria, sukaldaritzan ibilbide profesional garrantzitsua duten eta gastronomia indar eraldatzailea dela erakusten duten mundu osoko sukaldarien lana aintzatesteko.

2018an The World’s 50 Best Restaurants zerrendan eta Mundu Osoko 100 Onenetan sartu zen.

Time Magazine aldizkariko The World’s 100 Greatest Places 2018 urteko zerrendan ere sartu zen, eta urteari amaiera emateko, hamargarren tokia hartu zuen Latin America’s 50 Best Restaurants 2018 zerrendan, Kolonbiako jatetxe onena dela berretsiz.

Une honetan, Leok 49. tokia betetzen du The World’s 50 Best Restaurants 2019 zerrendan.

Bere argitalpenen artean ‘Leo el sabor’ azpimarratu behar da, zazpi komunitate etnikotan izan duen bizipenaren bitartez antzinako sukaldeetako istorioak kontatzen dituen eta ikuspegi modernoa ematen duen liburua. Kolonbiako El Espectador egunkarian ere idazten du herrialde hartako sukaldaritzaren gorabeherei buruz, ‘Lo que cuenta el caldero’ bere argitalpenean jaso diren ipuinen eta kroniken bitartez. Bere azken liburua ‘Leonor espinosa, un homenaje ilustrado’ da.