Garuma, L’Escaletako sukaldaritzan

L’Escaleta jatetxea (Cocentaina)

Francisco Moya Redrado Cocentainan jaio zen. Bere guraso eta osaba-izebak izan ziren herrian bertan L´escaleta ireki zutenak. Alacanteko CDTn Sukaldaritzako Goi Mailako ikasketak amaitu eta berehala stage bat eskuratu zuen El Bullin, Jose Mari Arzakek eta Ferran Adriàk eman zuten hitzaldi bat profitatuz.

El Bulliko sarbide-esperientziaren ondotik, Kiko Bartzelonako Talaiara eta El Celler de Can Rocara joaten da praktikak egitera. 2000. urtean, L´escaleta denborarekin handituz joango den landetxe batera lekualdatzen da, Montcabrer mendiaren hegaletan. Han lekua hartuz joaten da sukaldeko partida bakoitzagatik. Eta, hasiera batean Ramiro Redradok sukaldeak zuzendu bazituen ere Francisco Moya sommelier eta areto lanen ardura hartu zuen bitartean, Alberto Redrado eta Kiko Moyaren bigarren belaunaldira iragatearekin batera rolak inbertitu egin ziren bigarrena sukaldera igaroz eta lehenengoa, 2009ko sommelier onena Gastronomia Akademia Errealak eta Mahai Onaren Kofradiak izendatuta, aretoaren zerbitzura. Hau, ordea, ez da traba bien arteko etengabeko kontsultak L´escaletan ateratzen den edozein plateren aitzinsolas eta mamia izateko. 2001etik Michelin izar bat eta Valentziako Erkidegoko jatetxe onenetariko batek nahiko lituzkeen plaka eta metopa guztiak badituena.