Cuca (Bali, Indonesia)

Jatetxe bikainetan trebatu zen Kevin Cherkas chefa, hala nola El Bulli eta Arzak jatetxeetan, eta New Yorkeko Daniel jatetxean. 2013an, Baliko Cuca jatetxearen sortzaile-kide izan zen, inspirazio globala eta tokikotasuna konbinatzen dituena. Asia hego-ekialdeko xede gastronomikoetako bat bilakatu da Cuca jatetxea, “Trip Advisor Travelers Choice number 10 ranking” saria (TripAdvisor-eko bidaiarien ustez, 10 jatetxe onenen rankinga) jaso zuena, Asiako goi mailako sukaldaritzako jatetxe guztien artean.

Pop up direlakoak egin izan ditu Asiako izen handieneko hotel eta jatetxeetan.