El rincón de Juan Carlos Jatetxea (Los Gigantes, Tenerife)

Juan Carlos Padrón

Juan Carlos Padrón (76-9-22),  Icod de los Vinosen jaio zen. 2001ean Frantziara doa 2 Michelin izarreko jatetxe batean trebatzeko. Kanarietako eta penintsulako sukalderik onenetan bere prestakuntza osatu ondoren, 1999. urtetik Ferrán Adriàk Vicen ematen dituen kurtso guztietara doa eta bere negozioari ekiteko erabakia hartzen du, firma eta estilo oso pertsonalekoa.

Badira 14 urte Juan Carlosek, bere anaiak eta bere amak zaporea gailentzen duen sukaldaritza apustu berdingabe eta berezia defendatzen dutela.

  1. urtean jatetxeak Michelin izarra eskuratzen du.

2017an, Nazioarteko Gastronomia Akademiak Prix Au Chef de l´Avenir saria eman zion, munduko etorkizun handieneko sukaldarietako bat bezala.

Jonathan Padrón

Jonathan Padrón (83-2-28), Icod de las Vinosen jaio zen. Sukaldaritza gozoan espezializatua, gozogintza estilo freskoa, arina eta dibertigarria defendatzen du. Beti merkatuan aurkitzen dituen produkturik onenak erabiliz, Jonathanek El Rincón de Juan Carloseko postreen karta garatzen du. Bere hitzetan: “Kontuan izan behar da mahaikidea 15 pausuko dastatze-menu gazi batetik datorrela; postreek zaporez itxi behar dute esperientzia, baina arras kalorikoak izan gabe”.