Sarsá jatetxea (Manila, Filipinak)

JP sukaldaria Filipinetako lurralde sukaldaritzan espezialista da. Gaur egun Sarsá jatetxe katea zuzentzen du. Manilako lurralde metropolitarreko bost lokaletan Filipinetako sukaldaritza garaikidea eskaintzen du.

JP sukaldaria Sukaldaritzako Arteetan eta Teknologiaren Kudeaketan diplomatu zen Manilako Sukaldaritzako Arteen Zentroan, eta Sidneyko (Australia) Le Cordon Bleu-an graduatu zen.

Horrez gain, gaur egun JPk, “Hungry with Chef JP” (Gose izan JP sukaldariarekin) sukaldaritza eta bidaia programa aurkezten du Filipinetako CNN katean, eta “Show Me The Market” (Erakutsi iezadazu merkatua) tokiko kanal batean.

Aurretik, Filipinetako Masterchef eta Masterchef Junior saioetako epaile izan zen.