Andoni Epelde
Nerua Jatetxea (Bilbao)

Josean Alijak (1978) bere estilo propioa lantzen jakin izan du. Aroma, edertasuna, testura eta zaporea dira Joseanen sukaldaritza esentzial eta hurbilekoaren definizioak; bere “bizitzako sukaldaritza onenetakotzat” jo du Paul Bocusse chefak.

Alijak sari ugari jaso du, hala nola Sukaldari Gazte Onenaren Saria 2000n, Identita Golosek emandako Nazioarteko Chef Onenarena 2009an, eta Berrikuntza Kontzeptualaren Saria 2010ean.

Azkeneko urteotan, sukaldaritzako bere jarduerarekin batera, bestelako proiektuak ere garatu ditu, eta elikaduraren bitartez minbizia prebenitzeari buruzko ikerkuntzetan kolaboratu du Jesus Garcia Foncillas doktorearekin (2008), bai eta ingurumenaren aldeko ekintzetan ere, besteak beste, IHOBEk 2009an antolatutako “erosketa berdea” Jardunaldian.

Nerua bere jatetxea ireki ondoren, 2011ko ekainean, Michelin Gidaren lehenengo izarra lortu zuen eta Repsol Gidaren hiru Eguzki. 2011. urte hasieran, Chef de l’Avenir saria jaso zuen, Gastronomiaren Nazioarteko Akademiaren eskutik.

2015ean, Restaurant aldizkari prestigiotsuak munduko 100 jatetxe onenen zerrendan sartu zuen Nerua lehen aldiz. Zuzenean 68. postura sartu zen. 2018an, 57. postura igo da.