Minibar de José Andrés (Washington, USA)

“Munduko eragin handieneko 100 pertsonetako bat” izendatu zuen Time aldizkariak 2012an eta 2018an, eta “Chef nabarmena” eta “Urteko bihozbera”, berriz, James Beard Fundazioak; nazioartean ezaguna den sukaldari berritzailea da Andres, idazlea, hezitzailea, telebistako pertsonaia, bihozbera, chefa eta ThinkFoodGroup taldearen jabea. 31 jatetxek osatzen dute Andresen enpresa-talde hori, eta askotariko sukaldaritza-esperientziak biltzen ditu: food trucketatik hasi eta barazkietan oinarritutako janari azkar eta informaleko lokaletaraino, Beefsteak, bai eta maila goreneko dastatze-menuak ere, esaterako, Michelin izardun El Minibar de Jose Andres jatetxean. Bi Michelin izar eta lau Bib Gourmands dituen jatetxe bat duen munduko chef bakarra da Andres. Espainian du sorlekua eta Amerikako Estatu Batuetan nazionalizatuta dago; hori horrela izanik, migrazio-erreformaren defendatzaile nekaezina izan da Andres. World Central Kitchen eta #ChefsForPuertoRicorekin batera, 3,5 milioi jatordu baino gehiago zerbitzatu zuen Andresek Puerto Ricon 2017an, Maria urakanak eragin zuen hondamendiaren ondoren; 78 udalerritako komunitateetako kideengana iritsi ziren, 23 sukalderen bitartez. Sari ugari irabazi du Andresek, baita Humanitateen Domina Nazionala ere 2015ean; Humanitateetarako Fundazio Nazionalaren sariaren 12 onuradun nabarmenetako bat da.